Umbra Light jaialdiak argiz eta artez beteko ditu Gasteizko alde zaharra eta zabalgunea otsailaren 21ean, 22an eta 23an, 19:00etatik 23:00etara. Lehen aldiz egingo den jaialdian 18 argi instalazio, ikus-entzunezko eta proiekzio ikuskizun ikusteko aukera egongo da gaueko ibilbide baten bidez.
Inaugurazio ofiziala hilaren 21ean izango da, 19:00etan, Plaza Berrian; Gasteizko udaletxearen fatxada argiztatuko dute. Jarraian, honako gune eta eraikinak bisitatu ahalko dira: katedral berriko lorategiak, Florida parkea, Foru plaza, Plaza Berria, San Migel eliza, Probintzia plaza, XI. mendeko harresia, Frai Zacarias eraikinaren ondoko lorategiak, Oihaneder jauregia, ur biltegia, Eskola kaleko Kontrast Afrika horma irudia, Santa Maria kaleko Gasteizko garaipena horma irudia, Eskoritza-Eskibel jauregia, Santa Maria plaza eta kriptika Burulleria plazako Denboraren harira horma irudia eta Alamedako markesaren plaza.
Argiz beteko ditu @umbralightfest jaialdiak ostegunetik larunbatera bitartean Gasteiz erdiguneko kaleak. Lehen saioek ikusmina piztu dute herritarren artean. INFO+: https://t.co/2WUOThmNAR pic.twitter.com/YBnmj3qRaj
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2019(e)ko otsailaren 21(a)