Guztira, 38 egilek 40 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Arabako diseinu grafikoaren alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak jarraian jasotakoak hautatu zituen finalista bezala.
Finalisten horien artetik, Bilatu izena duenak irabazi du, botoen %60a lortuta. Hemen dago eta Almendra abiapuntu, festa zabaltzen! izenekoak botoen %20a jaso du. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du eta gainerako finalistetako bakoitzak 250 euro.
Aurkeztutako kartelen erakusketa Lakua, Salburua eta Pilarreko gizarte etxeetan izango da, otsailaren 15etik martxoaren 5era.