Azkenik, Aranburutarren kalea urbanizatuko dute

Erredakzioa 2019ko urt. 31a, 10:40

Aranburutarren kalea, Judimendi auzoan. ALEA

Familia bakarreko zortzi etxebizitza, etxebizitza-bloke bat eta udal eraikinak hartuko ditu kaleak.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak sare sozialetan aurreratu du albistea: "Aranburutarren kaleak espazio hondatu eta hutsa izateari utziko dio laster, eta etxebizitza, familia eta aukera berriak hartuko ditu. Gainera, Judimendi auzoak ere leku bat irabaziko du, adinekoentzako zentroa egiteko eta gizarte etxea handitzeko". Hogei urte behar izan ditu Udalak lurzoruaren jabeekin, eta eraikinen sustatzaileekin ados jartzeko. 

Azkenean, familia bakarreko bi altuerako zortzi etxebizitza eraikiko dituzte bertan, etxebizitza-bloke bat ere lau solairu eta atikoa izango dituena, eta Judimendiko gizarte-etxearen ondoan, udal eraikinak jasoko dituen beste eraikin bat. Alkateak zehaztu duenez, gizarte-etxea handitzeko edo adinekoen zentro berri bat kokatzeko erabiliko dute aipatu eraikina. 

Iragan astean tramitatu zen Hirigintza Antolamendurako Plan Orokoarren moldaketa, eta hurrengo egunetan aurkeztuko dute egitasmoa udalbatzan. Gainerako talde politikoen babesa izatea espero du Urtaranek aurrera egiteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide