Hil egin da Zabalganan kotxe batek harrapatutako neska

Erredakzioa 2019ko urtarrilaren 25a

Nazio Batuak etorbideko 27. zenbakiko zebrabidean gertatu zen istripua. / Alea

Joan den urtarrilaren 18an harrapatu zuen kotxe batek 14 urteko neska; auzokideek "segurtasun falta" salatu dute.

Hil egin da Gasteizko Zabalgana auzoan auto batek harrapatutako neska; iragan urtarrilaren 18an izan zen ezbeharra. Buruan izandako kolpe larriaren ondorioz, Txagorritxuko ospitalean izan da geroztik. Nazio Batuak etorbidean harrapatu zuen kotxeak, neska zebrabidea gurutzatzen ari zela. 

Auzokideek aspaldi eskatu dituzte neurriak kale honetan, oinezkoentzako "segurtasun falta" dagoela eta. Errepide horrek "autobidea" dirudiela salatu dute hainbatean, eta istripuaren ondorioz elkarretaratzea deitu zuten gaurko; istripua izan zen lekuan izango da kontzentrazioa, 18:00etan.

Udalak, bere aldetik, hainbat neurri hartuko dituela iragarri zuen atzo; besteak beste, abiadura neurtzeko radar bat jarriko du han.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago