Aranbizkarran jazotako eraso matxista salatu du EGKk

Erredakzioa 2019ko urt. 18a, 12:08

30 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bere bikotekidea jipoitzeagatik.

Iragan urtarrilaren 16an Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean jazotako eraso matxista salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, eta biktimari elkartasuna adierazi dio. 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak egun horretan bere bikotekidea jipoitzeagatik. 

Indarkeria matxista gazteen artean emateak sortzen duen kezka nabarmendu du EGKk: "Beti ez dira gazteak erasotzaile eta biktimak, baina bai egia dela egun oraindik ere badaudela indarkeria egoerei aurre egin behar dieten emakume gazteak. Baita gizon gazteak erasotzaileen artean ere. Hau dela eta, berebiziko garrantzia du oraindik ere ematen den egoera ezagutzera ematea".

EGKk emandako datuen arabera, emakume gazteen aurkako indarkeria tasa globala 7,5era iritsi zen 2016. urtean; eta 1.000 emakume gaztek baino gehiagok salaketa aurkeztu zuten indarkeria jasateagatik. "Indarkeria honek ez ditu biktimak bakarrik mintzen, emakume gazte guztiongan eragina du, gure bizitzaren askatasunaren eta ongizatearen aurkako erasoak ere baitira. Honen froga da emakume gazteen %34,2ak (2016an) adierazten duela beldurra ematen diola kaletik gauez bakarrik ibiltzeak. Gainera, kopuruak gora egin du neurtzen hasi zenetik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide