Produkzioa murrizteko, hiru egunez geldituko dute Mercedes

Erredakzioa 2019ko urt. 15a, 10:07

Mercedesek 2.000 Vito gutxiago egingo ditu. ALEA

2.000 Vito furgoneta gutxiago ekoitziko ditu Gasteizen duen lantegian.

Mercedes Benz konpainiak 2.000 Vito furgoneta gutxiago ekoitziko ditu Gasteizen duen lantegian, 2019an. Hasiera batean marka horretako 154.000 ibilgailu produzitzea aurreikusi bazuten ere, 152.000 izango direla erabaki dute orain. Hortaz, otsailaren 25, 26 eta 27an fabrika gelditu egingo dute, enpresak sindikatuei jakinarazi dienez.

Sindikatuek aurreratu dituzten aurreikuspenen arabera, maiatzean produkzioa handitzea espero du enpresak; izan ere, emisio gutxiago isurtzen dituzten motorrak jarri beharko dituzte, eta ondorioz larunbatetan lan egin beharko litzateke. Hala ere, sindikatuek proposamenari susmo txarra hartu diote eta hurrengo asteetan murrizketa gehiago etorriko direla uste dute. Gainera, enpresaren "aurreikuspen falta" kritikatu dute.

Mercedesek aurreratutako egutegiaren arabera, aurten, Aste Santuan eta martxoaren 18an produkzioa geldituko litzateke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago