Aurten, bigarren urtez, Artium museoan izango dira Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian aurkeztu diren filmak. Hauek izango dira hain zuzen ikusi ahalko direnak: The reclutant radical (gaur, urtarrilak 15), Hondar 2050 (urtarrilaren 17an), Rush tour (urtarrilaren 22an), The uncertainly has settled (urtarrilaren 24an), Unfractured (urtarrilaren 28an) eta Chamán (urtarrilaren 31n). 19:30ean hasiko dira proiekzioak, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin, eta doan izango dira.
Ingurumenarekin begirunez jokatuko duen aldaketa sozialaren inguruko hausnarketa bideratzea du xede jaialdiak, duela 25 urte sortu zenez geroztik, eta joan den azaroan izan zen azken edizioa, Bartzelonan. Hamabost aldiz ekarri du dagoeneko Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Kataluniako jaialdi horren erakustaldia hiriburura, eta Artiumen lankidetzarekin egin du aurten.
Ingurumen arloko gaiak jorratzen dituen zinema-jaialdi aitzindaria da mundu osoan Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia. Izan ere, zaharrena da, eta erreferente bihurtu da ingurumen-dokumentalen arloan, baita jaialdi berritzaile gisa ere. Zinema eta zinemaren industria lantzen ditu, eta ingurumenaren arloko edukia eta ingurumen-hezkuntza, hainbat jarduerarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!