Aterpeko langileen datuak eskatzea salatu dute sindikatuek

Erredakzioa 2019ko urt. 9a, 09:29
Gasteizko Gaztetxean istiluak jazo ziren urtarrilaren 1ean. HALABEDI.EUS

Udalak langileen datuak eskatu ditu Gaztetxean jazotako istiluen harira.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta Arabako HIESaren Aurkako Batzordeak salatu dute Gasteizko Udalak iragan urtarrilaren 1ean lanean egon ziren Aterpe zerbitzuko hezitzaileen datu pribatuak eskatu eta zabaldu dituela. "Gasteizko Udalaren Politika Sozial eta Osasun Publikoko Sailak, Inklusio Sozialeko arduradunaren bidez, 2018ko abenduaren 30etik 2019ko urtarrilaren 2an lanean egon ziren langile guztien izen-abizenak helarazi ditu. Pribatuak diren datu hauek Administrazioari pasatu dizkiote Datuen Babeserako Legea urratuz" esan dute sindikatuek.

Enpresa-batzordeak gogoratu du Udalak kontrata baten bitartez kudeatzen duela Aterpea, eta horrenbestez ezin duela pribatua den informazio hori elkarbanatu. "Inolako agindu judizialik tartean egon gabe, Gasteizko Udalaren Politika Sozial eta Osasun Publikoko Sailak informazio-eskaria egin du Aterpe Gaueko Zentroko hezitzaile taldearen datu pertsonalen inguruan, urtarrilaren 1eko goizeko gertakarien inguruko ikerketa egiteko".

Ohartarazi dutenez, Gasteizko Aterpe zentroan lanean ari diren lagunen kontrako "sorgin-ehiza" bat abiatu du Udalak, Gaztetxean gertatutakoa jasotzen duen bideo bat grabatu eta zabaltzeagatik. Horren harira, Aterpe zentroko enpresa-batzordeak esan du ez dutela onartuko Aterpeko langileak izatea "pasa den urtarrilaren 1ean egindako zentzugabekeria errepresiboaren errudunak". 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide