Errege Magoen desfileak eragin handia izango du zirkulazioan

Erredakzioa 2019ko urt. 4a, 13:28
Errege Magoen desfileak hainbat murrizketa eragingo ditu zirkulazioan. ALEA

Errege Magoen desfilea pasatu bitartean Gasteizko hainbat kale itxi egingo dira, eta garraio publikoan aldaketak izango dira.

Urtarrilaren 5eanErrege Magoen desfilea izango da Gasteizen. 19:00etan hasi eta 21:00etatik 21:30era bitartean bukatuko da. Ondorioz, desfilea pasatu bitartean hainbat kale itxi egingo dira, eta autobus zerbitzuetan eta tranbiaren zerbitzuan murrizketak eta aldaketak izango dira. Honako ibilbidea egingo dute Errege Magoek arratsaldean: Legutioko atea - Bilbo plaza - Frantzia kalea - Bake kalea - Ramon Ortiz de Zarate kalea -Florida kalea - Ramon y Cajal kalea - Micaela Portilla kalea - Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea (Beato Tomas Dohatsuaren kaleko bidegurutzea).

Hala, urtarrilaren 4ko 14:00etatik urtarrilaren 5eko 22:00etara debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea kale hauetan: Legutioko atearen eskuineko aldean –Errege-Erregina Katolikoen kaletik Bilbo plazara bitartean–, Ramon Ortiz de Zarate, Florida, Micaela Portilla eta Laskarai kaleen bi aldeetan, eta Gasteiz hiribidean (ipar -hego noranzkoan, Laskarai kaletik Konstituzio plazaraino). 

Halaber, urtarrilaren 5ean, 6:00etatik 11:30era debekatuta egongo da RENFEko geltokian aparkatzea, Errege Magoak iritsiko dira eta. Ekitaldi horrek Eduardo Dato kaleko zama-lanen ordutegiari eragingo dio, eta 10:30era arte mugatuko da.

Gainera, arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera, trafikorako itxita egongo dira San Ignazio Loiolakoaren kalea, Prado kalea, San Frantzisko aldapa eta Mateo Beningo Moraza kalea.

Garraio publikoa

Garraio publikoari dagokionez, larunbatean, 18:00etatik aurrera, tranbia Eusko Legebiltzarreko geltokiraino bakarrik iritsiko da (Becerro de Bengoa kalea).

Halaber, Erregeen desfilea dela eta, urtarrilaren 5ean, honako geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira:

L1: Legutianoko atea / Iparralde g.e., Done Jakue hiribidea/Osakidetza, Bakea, Katedrala, Micaela Portilla/Epaitegiak, Adriano VI.a / Bustinzuri, Gasteiz hiribidea / Bastiturri, Gasteiz hiribidea 54, Europa, Gasteiz hiribidea 86 eta Honduras.

L3: Legutianoko Atea 41, Legutianoko Atea/ Iparralde G.E, Frantzia/San Antón, Frantzia 23, Bakea eta Manuel Iradier 76.

L4: San Ignazio, Frantzia/San Anton, Frantzia 23, Bakea, Katedrala eta Micaela Portilla/Epaitegiak Gaztela 9, Ramiro Maeztu 6, Ramiro Maeztu 20, Domingo Beltran 30, Koroatzea 16 eta Arriagako atea, 20.

L5: Adriano VIa 1, Prado, Olagibel 20 eta Olagibel/Anbulatorioa Nafarroako Errege-Erreginak 10, Zuberoa plaza eta Errege-Erregina Katolikoak 1.

L6: Done Jakue Hiribidea /Osakidetza, Bakea, Katedrala eta Micaela Portilla/Epaitegiak Prado, Gasteiz Hiribidea/Epaitegiak, Adriano VIa 1, Prado, Olagibel 20 eta Olagibel/Anbulatorioa.

L7: Adriano VIa 1, Prado, Olagibel 20, Olagibel/Anbulatorioa, Florida/Judimendi, Jesus Guridi, Katedrala, Ramiro Maeztu 6 eta Ramiro Maeztu 20.

L8: Nafarroako Errege-Erreginak/Telefonica eta Arriagako atea/Venezuela.

L9: Legutianoko Atea 41, Legutianoko Atea Iparralde G.E, Done Jakue Hiribidea /Osakidetza, Bakea eta Manuel Iradier 76.

L10: Herrandarrak 4, Jesus Guridi, Katedrala eta Micaela Portilla/Epaitegiak Adriano VIa 1, Prado, Olagibel 20, Bakea eta Manuel Iradier 76.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide