Azken urteotan piroteknia erabilera areagotu egin da herritarren artean eta egoera hori erregulatzeko asmoz, Udalak arautu egin du Gabonzahar gauean egin daitekeen erabilera.
Azken urteotan bezala suziri, bengala, petardo eta bestelako piroteknia produktuen erabilera Urte Berriaren hasierara mugatuta geratuko da. Hain zuzen ere, material piroteknikoaren erabilera 00:00etatik 00:15era bitarteko epera mugatuko da.
Denbora tarte horretatik kanpo egiten den erabilera 'Zarata eta bibrazioan aurkako Udal Ordenantza'-k jasotzen duenaren arabera araututa geratuko da, eta Udalak esku hartu ahalko du.