San Anton eguneko zozketarako txartelak erosteko aukera dago gaurtik aurrera honako lekuetan: Laboral Kutxako bulegoetan, gizarte etxeetan, San Prudentzio egoitzan, Elikagai azokan, La Union tabernan, La Peña Dulce gozotegian eta Abendaño dastategian. Halaber, aurten ere San Anton postua egongo da Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan, urtarrilaren 10etik 17ra bitartean, goizez eta arratsaldez.
Txartelak 0,60 euro balio du, eta zozketa urtarrilaren 17an egingo da, 18:00etan, udaletxeko udalbatzaren aretoan. Ordu erdi geroago, 18:30ean, San Anton Txikiren zozketa egingo dute.
Hamar sari zozkatuko dira guztira. Lehen saria txerri iberikoaren produktu sorta da, bigarrena Palma de Mallorcara bidai bat bi lagunentzat, hirugarrena zirkuitu bat Portugalen barrena, laugarrena asteburu bat Hondarribiko paradorean, bosgarrena bizikleta bat, seigarrena Principal antzokirako abonamendua bi pertsonarentzat, zazpigarrena Tablet PC 10.1'', zortzigarrena liburu elektronikoen irakurgailua, bederatzigarrena liburuak erosteko bonua, eta azkena 'etxebizitza plus' aseguru bat.