2019/01/04 12:00

IKUSKIZUNA

[GABONETAN JAI] 'Buala'

[GABONETAN JAI] 'Buala'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Gabonetan Jai zikloaren azken saioan Txaloka Antzerkiaren Buala ikuskizuna eskainiko da.

Buala sukaldariak inoiz sukaldatu den postrerik goxoenaren bila dabiltza. Hori dela eta, munduko laguntza guztia beharko dute sukalde zoro honetan. 4 sukaldariz osatutako taldeak parte hartzaile zuzen bihurtuko du ikuslea.  Elkarrekin gozatzeko antzerkia, musika, jokoak, dantzak, talde-dinamikak… egingo dira, neska-mutilek jolasteko, abesteko, gozatzeko eta mugitzeko aukera ederra izango dute. Haien laguntzarik gabe ezer ez baita posible.

4-10 urte bitartekoentzat.

Gonbidapenak Oihanederren eskuragai abenduaren 17tik aurrera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago