2019/01/03 12:00

IKUSKIZUNA

[GABONETAN JAI] 'Zutuberrak'

[GABONETAN JAI] 'Zutuberrak'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Gabonetan Jai zikloaren hirugarren saioak Eidaberen Zutuberrak ikuskizuna hartuko du.

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak bailiran, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

7-14 urte bitartekoentzat.

Gonbidapenak Oihanederren eskuragai abenduaren 17tik aurrera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide