2018/12/12 19:00

HITZALDIA

[HITZALDIA] 'Atzerritar izateari buruzko hausnarketa'

[HITZALDIA] 'Atzerritar izateari buruzko hausnarketa'
Judimendi Liburutegia, Gasteiz

Gasteizko liburutegien egitarauaren barruan.

Xabier Etxeberriak bakarka idatzitako bere lehen eleberriarekin, Egun denak ez dira berdin (Elkar 2001), Igartza saria irabazi zuen. Hortik aurrera helduentzako nahiz haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu, gehienak anaia Martin Etxeberriarekin batera. Berriro itzuliko balitz Danimarkan kokaturiko nobela beltza idatzi du Xabier Etxeberriak, atzerritar izateari buruz hausnartzen duena. Bi hari narratibo uztartzen ditu: alabarekin harremana galdu eta haren bila dabilen ama baten istorioa batetik, eta alargundu berritan alabatxoa zaindu behar duen euskal musikari batena bestetik.

Argitaratu berri duen nobelari buruz eta idazketa prozesuari buruz hitz egingo digu Xabierrek solasaldi honetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide