'Txistuka Berria' lan didaktikoa argitaratu du Folklore Akademiak

Erredakzioa 2018ko abe. 7a, 07:00

'Txistuka berria' aldizkaria aurkeztu dute. GASTEIZKO UDALA

2008an egindako lan batean jasotako melodiak bildu dituzte CD batean.

Gasteizko Folklore Akademiak Txistuka Berria irakaskuntzarako aldizkaria argitaratu berri du; melodiak, berrikuntzak eta moldaketak jaso ditu argitalpenean, baita musika akonpainamenduko CD bat ere 2008an egindako lan batean jasotako melodia tradizionalen moldaketak eta berrikuntzak jasotzen dituena.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Txistulari aldizkariaren laguntzarekin egin da argitalpen berria. Txistu eta akonpainamendurako (pianoa, baxua eta bateria) kantu berriak dakartza, Jimmy Vidaurretak eta Roberto Alvarezek grabatutako CD batez lagunduta.

Dagoeneko eskuragarri daude aldizkaria zein diskoa. Txistulari aldizkariaren harpidedunei banatuko zaie, eta Akademiak zenbait ale gordeko ditu, ikasleei saltzeko asmoz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago