Alokairu sozialean jarriko dira hutsik dauden 40tik gora etxebizitza

Erredakzioa 2018ko abe. 7a, 07:00
Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailaren arteko bilkura. GASTEIZKO UDALA

Batik bat gazteei zuzendutako programa da.

Udal etxebizitzak alokairu sozialaren eskaerari erantzuteko erabiltzea adostu dute Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Hasteko, Bustaldean (Aretxabaleta) eta hiriko beste auzo batzuetan hutsik dauden 40 etxebizitzatik gora birgaituko dira planaren barruan, batik bat gazteentzat. Alokabidek eta 21 Zabalguneak lantalde bat osatuko dute, ekimenaren barruan zein etxebizitza sar daitezkeen aztertzeko.

Erabiltzen ez diren zenbait etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku jartzea proposatu dio Udalak Jaurlaritzari, batez ere gazteentzako etxebizitza programetarako baliatu ditzan. Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez,"garai batean sustatu zen etxebizitza politikaren ondorioz, Udalak hutsik eta egoera eskasean dauden hainbat etxe ditu. Ekimen honen bidez, etxebizitza horiek baliatuko ditugu eta, gainera, legez kanpoko okupazioak eragotziko dira".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide