2018/12/04 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'La nouveu'

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'La nouveu'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Rudi Rosenberg-en filma jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulatua.

Benoit hamalau urteko mutikoak landa utzi du Parisera bizitzera joateko. Aurreneko eskola eguna uste baino zailagoa gertatuko zaio eta berehala bakartuta sentituko da. Egun batean, Johanna, suediar ikaskide berria helduko da eskolara eta hura arazorik gabe kuadrilla ezagunenean sartuko da. Benoitek, osabaren aholkuak jarraituz, ikaskide guztiak etxean antolatuko duen festara gonbidatuko ditu. Aukera paregabea izango da bere burua ezagutzera eman eta bide batez, Johannarengana gerturatzeko.

Sarrera librea, lekuak bete arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago