Kandelen mosaikoa, kalejira eta Euskararen Izarren Argiztatze koloretsua

Erredakzioa 2018ko abe. 2a, 09:00

Urtero bezala, kandelen mosaiko erraldoia eta kalejira izango dira Gasteizko Euskararen Egunean.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eta 11 Ber Bi Festibalaren baitan, ALEA aldizkariak eta GEU elkarteak elkarlanean, abenduaren 3rako hainbat ekintza antolatu ditugu. Aurten ere, kandelen mosaiko erraldoia egingo dugu, eta ondoren, Teantroko lagunekin kalejira animatuan Oihanederrera abiatuko gara. Bertan, argiak itzali eta Euskararen Izarren Argiztatze Koloretsuaren unea izango da. Aurten gainera, abenduaren 3a Euskaraldiaren 11. eguna izanik, aitzakia polita dugu biltzeko eta gure esperientzia eta bizipenak elkarri kontatzeko.

Abenduak 3, astelehena

18:15  Kandelen mosaikoa · Euskaraldia – Andre Maria Zuriaren plazan. Kandelak piztu, aurpegiak margotu, argazki erraldoia...

18:45 Kalejira animatua – Andre Maria Zuriaren plazatik Oihaneder Euskararen Etxera, Teantroko lagunen eskutik.

20:15 Euskararen Izarren Argiztatze Koloretsua. – Oihaneder Euskararen Etxean bilduko gara, argiak itzali eta argazkia aterako dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago