104 bizikletari salatu dituzte aste bateko kontrol kanpainan

Erredakzioa 2018ko aza. 28a, 12:43
Bizikletaren erabilera handia da Gasteizen. ALEA

Argirik ez eramatea eta mugatutako tokietan ibiltzea dira gehien atzeman diren urraketak.

Gasteizko Udaltzaingoak 104 bizikletari salatu ditu aurreko astean bizikletak kontrolatzeko egindako kanpainan, araudia urratzeagatik. Bada, argirik ez eramatea eta hiriko toki jakin batzuetan bizikletak igarotzeko dagoen ordu-mugaketa ez betetzea izan dira poliziek gehien atzeman dituzten arau-hausteak.

Halaber, hamasei urtetik beherakoek kaskoa ez eramateagatik, bizikleta gainean mugikorra eta entzungailuak erabiltzeagatik eta bidaiariak eramateagatik ere ezarri zituzten salaketak.

Gainera, 79 bizikletariri kargu hartu zieten poliziek, arau-hauste txikiagoak egiteagatik; izan ere, segurtasuna hobetzeko aholkuak emateko ere baliatu du Udaltzaingoak kanpaina. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide