Tuvisak energia garbiaren alde egindako apustua gelditu du Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak. Eusko Jaurlaritzako kontratazio publikoaren arloan eskumena duen sailari atxikitzen zaio erakundea, eta helburua du kontratazio-alorreko errekurtso bereziak, erreklamazioak eta deuseztasun-auziak ebaztea.
Hain zuzen, erakunde horren aurrean kexa aurkeztu zuten Iberdrolak eta Endesak Tuvisak energia kontratatzeko atera zuen lehiaketa publikoan ezin zutelako parte hartu. Tuvisak ezarri zituen baldintzen artean, A etiketa eraman behar zuten lehiaketara aurkezten ziren enpresak. Modu horretan oligopolio elektrikoaren parte diren Iberdrola eta Endesa kanpoan geratu ziren, sortzen duten energia ez delako %100 berriztagarria.
Orain Tuvisak lehiaketa bertan behera utzi beharko du edo administrazioarekiko auzi-prozesua aurkeztu.