Honela azaltzen digu Ane Gebara Gasteiztarrak zertan datzan eskainiko digun lana: “Ipuinen munduan hasi nintzenetik, mila istorio pasa dira nire esku artean. Baina egun batean konturatu nintzen nire herriko istorioak ez nekizkiela, eta horiek direla gu egiten gaituztenak. Horien bila abiatu naiz, herri, idatzi eta ahots desberdinak ezagutu ditut eta azkenean, Arabatik bidai bat sortu da. Ipuin-saio honetan herri desberdinetatik pasako gara eta bertan kontatutakoak eta bizitakoak, kontatuko dizkizuet”.
Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.