Garbiketa greba mugagabea deitu dute abenduaren 2tik aurrera

Erredakzioa 2018ko azaroaren 20a

FCCko langileak Gasteizko kaleak garbitzen. ALEA

Langileek salatu dute FCCk ez dituela atzerapenak ordaindu, eta adostutako aurretiko erretiroak ere ez dituela eman.

Irailean lortutako akordioa hautsi du FCC-GSM enpresak. Hala diote Gasteizko garbiketako langileek, eta horregatik hain zuzen erabaki dute abenduaren 2tik aurrera greba mugagabea egitea. Hirugarren aldia da halako greba bat deitzen dutela langileek, baina aurreko kasuetan azken orduan erdietsitako akordioei esker bideratu da lan gatazka.

Kasu honetan bi arrazoi nagusi jarri dituzte langileek mahai-gainean. Batetik, enpresak ez dituela ordaindu zor dizkien atzerapenak, eta bestetik adostutako aurretiko erretiroak ez dituela eman. 

Goizean bildu da langileen batzarra, eta %79k greba mugagabea egitearen alde bozkatu du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago