Beñat Etxepare aretoak 25 urte bete ditu

Erredakzioa 2018ko aza. 20a, 09:33
Teatro Paraisok kudeatzen du Beñat Etxepare aretoa. ALEA

Programazio berezia prestatu dute Euskal Herriko zein nazioarteko proiektuak batzen dituena.

Beñat Etxepare aretoak 25 urte bete ditu. Denbora horretan, 2.500 emanaldi baino gehiago eskaini dira, ia 600.000 ikusle bildu dituzte aretoan, eta Arabako 90 ikastetxek baino gehiagok parte hartu dute arte eta hezkuntza berrikuntzarako programetan. Arlo publikoa eta pribatua batzen dituen lan metodologia berritzailea garatu izan dute Beñat Etxeparen Gasteizko Udalak eta Teatro Paraisok elkarrekin kudeatzen duten proiektuaren bidez. 

Egindako lana nabarmentzeko, Euskal Herriko zein nazioarteko proiektuak batzen dituen programazio berezia prestatu dute, denbora horretan sorkuntzarako eta publikoen prestakuntzarako laborategi berritzailea garatzen konprometitu diren artistei eta konpainiei esker ona adierazteko asmoz. 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok, Teatro Paraisoren zuzendari Pilar Lopezek eta Teklak taldeko kide Ander Elorzak aurkeztu dituzte jarduerak. Hala, ikasturte honetan bederatzi ikuskizun eskainiko dira, askotarikoak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHrako. Euskal Herriko zein nazioarteko proiektu eszenikoak dira, gai eta arte hizkuntza ugari barne hartzen dituen programazioa osatzeko: dantza, musikala, zirku garaikidea, testu klasikoen antzerki-moldaketak, eta abar.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide