Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da. Bere lehen diskoa izango dena grabatu du Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Diskoa martxoaren amaieran aurkeztu zuen eta apirilean hasi zen zuzeneko emanaldiak eskaintzen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.