Bendaña jauregiko istorioak, argazkietan

Mirian Biteri 2018ko aza. 15a, 09:16
Egilea: Enrique Guinea-Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboa.

Gasteizko Aiztogile kaleko Bendaña jauregian eraikin beraren azken 120 urteotako irudiak jasotzen dituen erakusketa dago egunotan ikusgai.

Arrieta-Maeztutarren jauregia, XIX. mendetik Bendaña jauregia moduan ezagutuko dena, XVI. mendean eraiki zuten. Agiritegietan ikuspegi ezberdinetatik hartutako argazki asko gordetzen dira; horietako batzuk hartu eta erakusketa prestatu dute, bisitariak mendeetan zehar jauregian egondako pertsona eta gertaeretara hurbiltzeko asmoz. Argazki zaharrenak XX. mende hasierakoak dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide