Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Quim Torra presidenteak bilera egin dute Gasteizen

Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 18:43

Gazte talde batek Torra presidentearen bisita salatzeko bilkura egin du Ajuria-Enea parean.

Torra Gure Esku Dago plataformak Donostian egingo duen ekitaldian parte hartzera gonbidatu dute antolatzaileek eta bidaia baliatuta, Lehendakaritzan izan da gaur goizez.

Torra presidenteak kargua hartu zuenetik, bi administrazioetako buruek ez dute hartu-emanik izan eta egoera hori bideratzeko helburuz, bisita egin du Kataluniako presidenteak Gasteizera. Kataluniak bizi duen krisiari konponbidea bilatzeko, bi erkidegoen arteko harremanak sendotzeko beharra azpimarratu dute eta aurrera begira eman beharreko pausuak aztertu dituzte.

Kontrako mezuak

Torra presidenteak egindako bisita salatzeko helbururekin, gazte talde batek agerraldia egin du Ajuria-Enea aurrean. Beraien mezuan "Torra utzi Euskadi bakean" irakurri zitekeen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago