Euskal sorkuntzaren erakusleihoa izango da 11 Ber Bi Festibala

Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 16:58

11 Ber Bi Festibalaren aurkezpena.

Azaroaren 30ean ALEAren 4. urteurreneko jaialdia ospatuko da Artiumen.

Gasteizko Udalak, Arabako Aldundiak eta Euskararen Elkarguneak 11 Ber Bi Festibala izeneko jaialdia aurkeztu dute. Azaroaren 23tik abenduaren 14ra arte luzatuko da, eta askotariko aukerak eskainiko ditu: antzerkia, filmak, hitzaldiak, kontzertuak, karaokea… Bereziki gazteei begirako jarduerak izango dira, "herritarren artean euskararen erabilera handitzeko funtsezko elementua baita". Programaren barruan, azaroaren 30ean, ALEA aldizkariaren 4. urteurreneko jaialdia ospatuko da, Artium museoan.

Programa osatzerakoan, kultur sorkuntzaren arloko berrikuntzen alde egin da, esaterako, Mug Mus Laborategiaren Esku Harriak: Oteizaren Haria eta Lankuren Bakean dagoena bakean utzi ikuskizunak, Hesian taldearen disko berriaren aurkezpena, eta LaBasu rap-kantariaren errezitaldia. Orobat, Gasteizen sortutako proiektu artistikoak sustatuko dira, hala nola, Ane Gebararen lan bat eta Bidelapurrak taldearen kontzertua.

PROGRAMA:

Azaroak 23, ostirala

EUSKARALDIAREN HASIERA

Ordua: 11:11

Deskribapena: Hasiera emango diogu ariketa kolektiboari.

Azaroak 24, larunbata

KANTARI

Ordua: Egun osoan zehar

Deskribapena: Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Neska-mutikoak euskal kantak abesten eta dantzatzen jarriko ditugu, aisialdian euskaraz ondo pasatzeko helburua izanik. Aurrez entseguak egingo dituzte, ikuskizuna ondo prestatzeko, eta ekitaldiaren egunean oholtza handira egingo dute jauzi, guraso, lagun eta senideak ikusle dituztela.

Lekua: Dendaraba

Sarrera: parte hartzaile bakoitzari banatuko zaizkio sarrerak.

Azaroak 24, larunbata

EUSKARAZ JOLASTU

Ordua: 17:00-20:00

Deskribapena: Euskararen jaia izango da Zabalganan. Umeentzako eskulanak, Diskofesta, euskarazko jostailuen erakusketa…

Lekua: Zabalgana Gizarte Etxea

Azaroak 25, igandea

KANTARI

Ordua: Egun osoan zehar

Deskribapena: Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Neska-mutikoak euskal kantak abesten eta dantzatzen jarriko ditugu, aisialdian euskaraz ondo pasatzeko helburua izanik. Aurrez entseguak egingo dituzte, ikuskizuna ondo prestatzeko, eta ekitaldiaren egunean oholtza handira egingo dute jauzi, guraso, lagun eta senideak ikusle dituztela.

Lekua: Dendaraba

Sarrera: parte hartzaile bakoitzari banatuko zaizkio sarrerak.

Azaroak 25, igandea

DENBORA

Ordua: 19:00

Deskribapena: Altraste dantza taldeak eskainitako ikuskizuna. Zuriñe Benaventeren dantza eta Ignacio Monterrubioren musika hemen eta orain bidaiatzen dute Karmele Igartuaren poesiarekin batera.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxe. Klaustroa.

Sarrera: librea, lekuak bete arte.

Azaroak 26, astelehena

Euskaraldia. Elkarretaratzea

Ordua: 19:00

Deskribapena: Euskaraldian parte hartzen ari direnak elkartuko dira eta esperientzia trukaketa egingo dute: Zer moduz ari dira Euskaraldian? Nolako esperientziak izan dituzte? Ezustekorik izan al dute? Nolako arazoak sortu zaizkie? Nola gainditu dituzte?

Lekua: Falerina taberna

Azaroak 27, asteartea

MUSIKA TOPAKETA

Ordua: 17:30

Deskribapena: Gasteizko 16-18 urteko gazteak elkartuko dira Musika Topaketan. Bertan, bi euskal musikari ezagutuko dituzte bertatik bertara eta aukera izango dute haiekin solasean aritzeko. Tarteka, musikari horien abestiak zuzenean eta modu akustikoan entzuteko parada izango dute.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Ortuño aretoa.

Azaroak 27, asteartea

LA BASU

Ordua: 20:00

Deskribapena: Rap kontzertua eskainiko digu La Basu izeneko emakume kantariak. Euskal Herrian rap egiten zuen lehenetariko emakumea izan da La Basu (Elena Caballero), baina ez du rap bakarrik abesten, soul, regae eta flamenko ere eskaintzen ditu bere kontzertuetan.

Lekua: Parral taberna

Azaroak 29, osteguna

HARRIEK KONTATU DIDATENA

Ordua: 18:00

Deskribapena: Honela azaltzen digu Ane Gebara Gasteiztarrak zertan datzan eskainiko digun lana. “Ipuinen munduan hasi nintzenetik, mila istorio pasa dira nire esku artean. Baina egun batean konturatu nintzen nire herriko istorioak ez nekizkiela, eta horiek direla gu egiten gaituztenak. Horien bila abiatu naiz, herri, idatzi eta ahots desberdinak ezagutu ditut eta azkenean, Arabatik bidai bat sortu da. Ipuin-saio honetan herri desberdinetatik pasako gara eta bertan kontatutakoak eta bizitakoak, kontatuko dizkizuet”.

Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko antzokia

Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean

Azaroak 29, osteguna

SARA ZOZAYA

Ordua: 19:30

Deskribapena: Kontzertu akustikoa eskainiko digu Sara Zozayak. Donostiako kantari honek 12 urterekin sortu zituen bere lehen abestiak, ahotsa gitarraz lagunduta, eta Gaztea irratiko Top 1 postura iritsi da Toki-on izeneko diskoarekin

Lekua: Falerina taberna

Azaroak 30, ostirala

ALEA ALDIZKARIAREN JAIA. 4. URTEURRENA

Ordua: 20:30

Deskribapena: Jaian zehar hiru ekitaldi izango ditugu. Hasteko, Euskaraldia dela eta esperientzien trukaketa egingo dute parte hartzaileek; jarraian, 4. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da, Josu Kareaga magoak dinamizatuta, eta, azkenik, eta arratsaldeari amaiera ezin hobea emateko Bidelapurrak talde gasteiztarraren kontzertua.

Lekua: Artium museoa. Plaza aretoa.

Sarrera: librea, lekuak bete arte.

Abenduak 1, larunbata

HORMAN ERLOJUA DUEN ETXEA

Ordua: 12:00

Deskribapena: Haur eta gaztetxoentzako film paregabea. Magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen (Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Hortik aurrera, etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira.

Lekua: Florida zinema

Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean

Abenduak 1, larunbata

MUSUA

Ordua: 16:00 ETA 19:00

Deskribapena: “Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?”

Lekua: Buesa Arena

Sarrerak: salgai Interneten bidez

Abenduak 2, igandea

HORMAN ERLOJUA DUEN ETXEA

Ordua: 12:00

Deskribapena: Haur eta gaztetxoentzako film paregabea. Magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen (Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Hortik aurrera, etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira.

Lekua: Florida zinema

Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean

Abenduak 2, igandea

EUSKARAREN EGUNA SALBURUAN

Ordua: 17:00

Deskribapena: Hainbat ekintza proposatzen diete auzkoei Euskararen Eguna ospatzeko. Hasteko, aratsaldeko 5etan familientzako antzerkia, “Rock eroak”; ondoren, arratsaldeko 6etan, txokolate beroa, kandelen mosaikoa eta bizilagunen argazkia.

Lekua: Salburuako Gizarte Etxea

Abenduak 3, astelehena

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA ETA VITORIA-GASTEIZ ITZULPEN SARIEN BANAKETA

Ordua: 12:00

Deskribapena: Euskararen Naziartek Eguna delaeta, instituzioek egingo duten adierazpena, batetik. Bestetik, Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sariak banatuko dira.

Lekua: Oihaneder Euskararaen Etxea. Ortuño aretoa.

Abenduak 3, astelehena

KANDELEN DINAMIKA ETA KALEJIRA

Ordua: 18:30

Deskribapena: GEU elkarteak eta ALEAk garatutako egitasmoa. Kandelaz egindako mosaiko erraldoia eta musikak alaitutako kalejira. Jendeak parte hartu eta kandelak piztu, ondoren kalejiraz abiatuko gara Oihaneder Euskararen Etxera.

Lekua: Ande Mari Zuriaren plaza

Abenduak 3, astelehena

ESKU HARRIAK: OTEIZAREN (H)ARIA.

Ordua: 20:15

Deskribapena: Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko hainbat elementutatik (hutsunea, espazioa, desokupazioa, eskultura, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, hitza…) bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Ur Biltegia.

Sarrera: librea, lekuak bete arte.

Abenduak 4, asteartea

IZASKUN ARRUEren urratsen atzetik liburuaren aurkezpena. Miel A. Elustondo.

Ordua: 18:00

Deskribapena: Izaskun Arrue, Gasteizko lehenengo andereñoari buruzko liburua da Miel A. Elustondok aurkeztuko diguna.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea.

Sarrera: librea, lekuak bete arte.

Abenduak 4, asteartea

LA NOUVEU

Ordua: 19:00

Deskribapena: Rudi Rosenberg-en filma jatorrizko hizkuntzan eta euskraz azpititulatua. Benoit hamalau urteko mutikoak landa utzi du Parisera bizitzera joateko. Aurreneko eskola eguna uste baino zailagoa gertatuko zaio eta berehala bakartuta sentituko da. Egun batean, Johanna, suediar ikaskide berria helduko da eskolara eta hura arazorik gabe kuadrilla ezagunenean sartuko da. Benoitek, osabaren aholkuak jarraituz, ikaskide guztiak etxean antolatuko duen festara gonbidatuko ditu. Aukera paregabea izango da bere burua ezagutzera eman eta bide batez, Johannarengana gerturatzeko.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Betolaza aretoa.

Sarrera: librea, lekuak bete arte.

Abenduak 5, asteazkena

MINTZODROMOA

Ordua: 10:00

Deskribapena: Euskara erabiltzeko aukerak zabaltzea da ekimen honen helburua. Arabako Lanbide Heziketako ikasleek osatzen dute xede-taldea. Euren kezkak partekatzeko mintzodromoa eskaintzen zaie.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Ur Biltegia.

Abenduak 5, asteazkena

MINTZODROMOA

Ordua: 19:00

Deskribapena: Euskaraldia amaitu berri dela kontuan hartuta, balorazioa egiteko modu dinamiko hau,hots, mintzodromoa, baliatuko dugu. Euskaraldian parte hartu duten guztiak daude konbidatuta.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Ur Biltegia.

Sarrerak: librea, lekuak bete arte.

Abenduak 7, ostirala

KOLORE ANITZAK

Ordua: 19:00

Deskribapena: Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat da, beti ere heldu batek lagunduta. Animazio digitala (tableten bitartez errealitate areagotua erabiliz) eta musika zuzenean uztartzen ditu. Ezberdinen arteko tolerantzia, errespetua eta askatasuna dira sustatzen dituen baloreak.

Lekua: Zabalgana Gizarte Etxeko antzokia.

Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean

Abenduak 8, larunbata

BALLERINA

Ordua: 17:00

Deskribapena: Haurrentzako zinema.

Lekua: Salburua Gizarte Etxeko antzokia

Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean

Abenduak 11, asteartea

BAKEAN DAGOENARI BAKEAN UTZI

Ordua: 19:30

Deskribapena: Euskara eta generoa binomio gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. “Euskalduntze” kontzeptua protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren bat gehitu nahi izan diote: umorea. LANKU taldeko Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik egindako bertso-solasaldiaz gozatzeko aukera.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Ortuño aretoa.

Sarrera: gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean

Abenduak 12, asteazkena

MUNDU BAT AHOZ AHO

Ordua: 19:00

Deskribapena: Hasi Euskal Herritik eta Mexikora; Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera emango dio kantu inprobisatuari; eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea. Betolaza aretoa.

Sarrera: libre, lekuak bete arte.

Abenduaren 13, osteguna

GINKANA

Ordua: 10:30

Deskribapena: Institutuetako gazteentzako Ginkana dugu hau. Aldez aurretik ikastetxeetan egindako lehiaketei amaiera emateko, hainbat ikastetxetako ikasleak bilduko dira, eta haien artean lehiatu txapeldunak izateko.

Lekua: Hegoalde Gizarte Etxea. Erakusketa aretoa.

Abenduak 13, osteguna

HASIERA DISKOAREN AURKEZPENA ETA KONTZERTU AKUSTIKOA

Ordua: 19:00

Deskribapena: HASIERA disko berriaren aurkezpen emanaldia: kontzertu akustikoa + solasaldia 10 kantu, 11 istorio. Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Uriasekin. Zaleen galderak erantzuteaz gain, zenbait kanta zahar eta berri modu akustikoan joko dituzte. Musika indartsua eta bizia, haizeekin eta neska-mutil ahotsekin hornituriko pop-rock / punk-rock melodikoa. Hitz sakonak eta konprometituak, borrokalariak, esanahiez beteak eta itxaropentsuak, iluntasunean argia bilatzen dutenak. Horixe da Hesian.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea

Sarrera: libre, lekuak bete arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago