Itzulpengintzan lizentziaduna, Turismoan diplomaduna, Elgoibarko ikastolan irakaslea, eta idazlea ere bada Miren Gorrotxategi azpeitiarra.
Augustin Zubikarai saria eskuratu ondoren argitaratu zuen 33 ezkil eleberria (Elkar, 2016), gustukoen duen generoan, thrillerrean. Eleberri beltz honetan misterioa da nagusi. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa... Osagai horiek ditu nobelak. Fikziozkoa da lana, baina errealitatean du oinarria kontakizunak.
Egileak halako nobela bat nola eraikitzen den azalduko du.
Gasteizko Liburutegien egitarauaren barruan. Doan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.