Emaztea jipoitzeagatik 30 urteko gizon bat atxilotu dute

Erredakzioa 2018ko aza. 12a, 12:36
Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa. ALEA

Hamaika salaketa jaso ditu Udaltzaingoak azken astean genero indarkeriagatik.

Azaroaren 5etik hamaika salaketa jaso ditu Gasteizko Udaltzaingoak genero indarkeriagatik, eta beste bi salaketa urruntze aginduak urratzeagatik. Ostiralean bertan 30 urteko gizon bat atxilotu zuten Koroatzea auzoko etxe batean emaztea jipoitzeagatik. 

Emakumeak salatu zuen eztabaida izan ondoren senarrak jipoitu egin zuela, semeak aurrean zeudela. Poliziak etxera joan zirenean adin txikiko haur bat bertan zegoen eta nagusiena bizilagun batzuen etxean babestu zen. Emakumeak hainbat zauri zituela egiaztatu ahal izan zuten poliziek. Gizona atxilotu eta epaileen aurrera eraman zuten.

Halaber, larunbat gauerdian 29 urteko beste gizon bat atxilotu zuten bikotekide ohiaren urruntze agindua urratzeagatik. Poliziari deitu behar izan zion emakumeak lantokiaren inguruan gizona ikusi zuelako. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide