FCC eta GMSM-rekin duen kontratua bertan behera uzteko prozesua abiarazi du Udalak

Erredakzioa 2018ko urr. 26a, 12:06

Kontratua bien adostasunez eteteko dosier osagarria martxan jartzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Aholku Batzorde Juridikoaren azken ebazpenaren ondoren zehaztutako bide-orriari jarraituz, Gasteizko garbiketaz arduratzen den aldi baterako enpresa-elkartearekiko kontratua bertan behera uzteko prozesua abian jarri du Udalak. Zehazki, kaleak garbitzeko eta hiriko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua bien adostasunez eteteko dosier osagarria abiaraztea onetsi du.

Gasteizko Udalak eta garbiketako enpresa-elkarteak hiru hilabeteko epea dute kontratuaren likidazioaren baldintzei buruz ados jartzeko. Kontratua suntsiarazten bada, berriaren lehiaketa abiaraziko da automatikoki.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide