alea.eus

Estreinaldiekin dator XV. Bernaola jaialdia

Erredakzioa 2018-10-26 12:00   Kultura  Gasteiz

Monica Valencianoren dantza emanaldiak eta musikagile ospetsuen kontzertuak izango dira.

Estreinaldiekin dator XV. Bernaola jaialdia
Bernaola Festibalaren iazko irudi bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sorkuntza berriko musika biltzen duen Bernaola Festivalaren XV. edizioa izango da urriaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, Gasteizen eta Araian. Hainbat estreinaldiren topagunea bilakatuko da Araba edizio berri honetan, musikagile ospetsuen esku; Alexandra Greffin-Klein, Alexis Descharmes edo Jeff Kaiser izango dira azkeneko lanak aurkeztuko dituztenak. 

Halaber, Sinkro Records diskoetxeak bere azken CDak aurkeztuko ditu, El Gran Chiflado, Sirius taldearena (Guillermo Lauzirika eta Ignacio Monterrubio), Luis Tabuenca eta John Edwardekin elkarlanean egina, eta ZuriÒe F.Gerenabarrena konpositorearena.

Dantzaren atalean, Monica Valencianoren ikuskizuna gozatzeko aukera izango da, bi egunetan. Valenciano dantza garaikidean ospetsua da, eta ibilbide artistiko luzea egin du. 2012. urtean, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak Dantzako Sari Nazionala eman zion, sormen lanaren modalitatean.

Bernaola Festivala sorkuntza berriko musikan oinarrituriko jaialdia da; teknologia berriekin eta bestelako arte-diziplinekin, dantzarekin, bideogintzarekin edo margogintzarekin uztartutako musikaren erakusleiho garrantzitsua bilakatu da 1994. urtean sortu zenetik. Hala, abangoardiako musikaren erreferentea da eta ospe handiko konpositoreak eta artistak erakartzen ditu. Adierazpen modu berrien miaketa eta teknika instrumentalen integrazioa dira musika jaialdiaren ezaugarri nagusiak.

Egitaraua: 

Kulturaren erreferente diren hiru gunetan banatuko dira festibalaren kontzertuak Gasteizen; Araiako German Mari Landazabal musika elkartearen babesari esker, herriko San Pedro elizan ere izango da kontzertu bat. 

Jesus Guridi Musika kontserbatorioan

Akusma: Urriaren 27an, 19:30ean.

Espai Sonor: Azaroaren 1ean, 19:30ean.

Sirius & Friends: Azaroaren 8an, 20:30ean.

Drumming: Azaroaren 10ean,19:30ean.

Jeff Kaiser: Azaroaren 22an, 18:15ean, Jeff Kaiserek hitzaldi irekia emango du bere sormen prozesuaren inguruan. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

25 Ensemble Sinkro: Azaroaren 24an, 19:30ean.

Alexandra Greffin-Klein: Azaroaren 29an, 20:30ean.

Alexandra Greffin-Klein eta Alexis Descharmes: Abenduaren 1ean, 19.30ean.

Guridi garaikidea: Abenduaren 3an, 19.30ean.

Arte Ederren Museoan

B.Chavarria-Aldrete: Azaroaren 3an, 12:30ean.

Artiumen

Dzast Ahotsak: Azaroaren 15ean, 20:30ean.

Anna Margules: Azaroaren 16an, 19:30ean.

Monica Valenciano: Azaroaren 17an, 19:30ean.

Monica Valenciano: 

  Azaroaren 18an, 19:30ean.

San Pedro elizan (Araia)

Dzast Ahotsak: Azaroaren 18an, 13:30ean. 

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa