Gasteizen jokatuko da 2019ko Erreginaren Kopa

Erredakzioa 2018ko urr. 25a, 09:59
Araski taldeak bultzatu du ekimena.

Zortzi taldek jokatuko dute txapelketa, tartean RPK Araskik.

Gasteizen jokatuko da Dia Ligako 2019ko Erreginaren Kopa, otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean. Euskal Saskibaloi Federazioak, RPK Araski taldearekin lankidetzan, aurkeztutako proiektuak Espainiako Federazioaren oniritzia jaso du, gainerako beste hiru hautagaien aurretik. Aurtengo berrikuntzetako bat da txapelketa zortzi taldek jokatuko dutela, Ligako lehen itzuliko zortzi talderik onenak, hain zuzen ere.

Gasteizen izango dira Dia Ligako lehenengo itzuliaren amaieran, hau da, abenduaren 30ean jokatuko den 13. jardunaldiaren ostean, sailkapeneko lehen zazpi postuetan kokaturik dauden taldeak, baita RPK Araski ere, anfitrioi gisa duen eskubideagatik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide