Zabalik da World Press Photo, azaroaren 18ra arte

Erredakzioa 2018ko urr. 22a, 10:05
World Press Photo erakusketaren aurkezpena. GASTEIZKO UDALA

2018ko edizioan aukeratu dituzten 152 argazkiak ur biltegian daude ikusgai.

World Press Photo, nazioarteko fotokazetaritza lehiaketa ospetsuena, Gasteizen da berriro. 125 herrialdetako 4.500 egilek 73.000 irudi aurkeztu dituzte lehiaketa honetara, eta 17 kidek osatutako epaimahaiak 152 lan hautatu ditu, 42 egilerenak.

Aurtengo irabazlea Ronaldo Schemidt kazetari venezuelarra izan da, Nicolas Maduroren kontra Caracasen egindako protesta batzuetan hartutako argazkiagatik: ikasle bat agertzen da irudian, gorputza sutan duela.

World Press Photo erakusketa Montehermoso kulturuneko ur-biltegian ikusi ahalko da, azaroaren 18ra arte, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, asteartetik igandera (jaiegunak barne). Astelehenetan itxita dago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide