Bularreko minbiziaren kontrako egunerako hainbat ekintza antolatu dituzte

Mirian Biteri 2018ko urr. 17a, 12:30

Ostiralean, urriak 19, izango dira.

Ostiralean, urriak 19, bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da, eta, horren bueltan, hainbat ekintza antolatu dituzte bular eta beste minbizi ginekologikoren bat duten Arabako Emakumeen Elkarteak eta Euskal Mendizale Federazioak elkarlanean.

Besteak beste, rokodromo bat jarriko dute Plaza Berrian eta igotzeko gonbita egingo dute; minbizia gainditu daitekeela adierazi nahi dute horren bitartez. Euskal Mendizale Federazioko zuzendari tekniko eta eskalatzaile Irati Andak emango dio hasiera ekimenari, 16:00etan. Ordu erdi beranduago, puxika panel baten irekiera egingo dute; gaixotasunak eragindako beldurrekin apurtzeko erronka moduan planteatu da ekimen hori. 

Horrez gain, Ane Hernanik, bularreko minbizia gainditu duen eskalatzaileak, bere bizipenak azalduko ditu Luis Ajuria aretoan, 18:00etan. Egunari amaiera emateko, manifestua irakurriko dute 20:15ean, Plaza Berrian. 

Elkartetik gogorarazi dute zortzi emakumeetatik batek duela bularreko minbizia izateko arriskua eta ostiralerako aurreikusitako erronken bidez bi gauza azpimarratu nahi dituztela: batetik, diagnostiko goiztiarrerako azterketen garrantzia; eta bestetik, mamografiak 40 urtetik egitea aldarrikatu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide