Bikotekide ohiari sexu erasoa egitea egotzita gizon bat atxilotu dute

Erredakzioa 2018ko urr. 15a, 16:46

Azken astean bost gizon atxilotu dituzte Gasteizen genero indarkeria delituekin lotuta.

Udaltzaingoak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean, urriaren 13an, bikotekideari sexu erasoa egitea leporatuta. Honekin bost dira azken astean Udaltzaingoak hiriburuan atxilotu dituen gizonak, genero indarkeria delitu ezberdinak egitea egotzita. 

Udaltzaingoaren partearen arabera, larunbatean, 12:30ak aldera, emakume batek salaketa jarri zuen,  komisarian; gizon batekin liskarra izan ondoren, honek mehatxatu zuen eta eraso fisikoak zein sexu erasoak egin zizkiola azaldu zuen. Argitu zuenez, gainera, gizonarekin eta bere bi seme-alabekin bizi zen El Pilar auzoko etxebizitza batean, baina ez zituzten bikote harremanak. Udaltzainek ospitalera lagundu zuten biktima, eta gizona atxilotu zuten. Igandean eraman zuten epailearen aurrean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide