Zineman euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena berritu du Gasteizko Udalak

Erredakzioa 2018ko urr. 5a, 12:22

'Handia' filrma da euskal zinemaren azken produkzioetako bat. ALEA

Euskarara bikoiztutako filmen eskasia eta areto komertzialetara iristeko dituzten zailtasunak dira gabezia nagusiak.

Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmena berritu du Tinko elkartearekin, euskara zineman sustatzeko. Arlo horretan identifikatu den gabezietako bat euskarara bikoiztutako filmen eskasia da, eta areto komertzialetara iristeko dituzten zailtasunak.

2006az geroztik, Tinkok euskarazko proiekzioak programatzen ditu erkidegoko hiru probintzietan, ‘Euskara zine aretoetara’ proiektuaren bidez. 2017-2018 ikasturtean,  8.619 gaztek  gozatu ahal izan dute pelikulez. Saioak eskola-orduetan izaten dira, eta ikastetxeen bitartez bideratzen da programa; elkarteak material didaktikoa eskaintzen die ikastetxeei, ikasgeletan lantzeko. Udalak  10.500 euro jarriko ditu datorren ikasturterako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago