2018/10/24 20:00

ZINEMA

[ESTREINALDIA] 'Hezkuntza salgai'

[ESTREINALDIA] 'Hezkuntza salgai'
Florida Zinemak, Gasteiz

STEILAS sindikatuak ekoiztutako dokumentala. Filmak Hezkuntza Publikoak egun duen egoera aztertzen du: aukera berdintasuna, segregazioa, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza, ebaluazioa, berrikuntza pedagogikoa...

Dokumental honek hezkuntza paradigma berriaren atzean zein dagoen eta pertsonen behar eta eskubideak non geratzen diren aztertzen du. Euskal Eskola Publikoa momentu historiko oso garrantzitsuan aurkitzen da, eta dokumental honek momentu honetako egoera ulertzeko tresna izatea du helburu, alternatiba berriak eskainiz Euskal Herrian eta munduan ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago