Globoek kolorez beteko dute hiriko zerua

Erredakzioa 2018ko urr. 3a, 10:28

23 taldek parte hartuko dute Gasteizko Nazioarteko I. Globo lasterketan.

Urriaren 5etik 7ra, globoak nagusi izango dira Gasteizko zeruetan. Salburuko zelaietatik abiatuko da Nazioarteko txapelketaren lehen edizioa, eta lehiaketarako bost hegaldi antolatu dituzte. Hegaldi horietako bakoitzean proba ezberdinak gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek eta erakutsitako trebeziak erabakiko du nor izango den garaile. Proba berezia ere sartu da horien artean, "Zeledonen erreskatea" izenekoa esaterako: taldeek nekazari arabarra aurkitu beharko dute, eta ontzitxora igo.

Ostiral eta larunbatean goiz eta arratsaldez egingo dituzte saioak, 8:30ean eta 17:30ean. Igandean berriz, goizez ekingo diote lehiari.

Globo txapelketaz gain, Night Glow izeneko soinu eta argi ikuskizuna ere antolatu da San Prudentzio basilika ondoan, larunbatean, 21:00etan. Armentiako zelaietan, globoetako erregailuez argiztatuko dute zerua eta musikaz girotuko dute Gasteizko gaua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide