Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Erredakzioa 2018ko urriaren 2a

46 urteko gizona larunbatean atxilotu zuten Bake kalean, emakume bati ukituak egitea egotzita.

Gasteizko Udaltzaingoak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Poliziak ohar baten bidez  zehaztu duenez, atxiloketa Bake kalean egin zuten, 10:00etan. Gizona aske utzi zuten astelehenean, epailearen aurretik igaro ostean.

Aurrez, hotel-apartamentu bateko logela batetik oihuak entzuten zirela jakinarazi zioten Udaltzaingoari. Bertaratu zen patruilak logelan zeuden gizona eta emakumea galdekatu zituen, eta gizona atxilotu zuten, emakumeari ukituak egitea egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago