Sorpresarekin dator Euskhararen elkartearen neguko aste kulturala

Erredakzioa 2018ko ira. 28a, 15:31

Aurten 20 urte betetzen ditu elkarte gasteiztarrak.

Dagoeneko 20 urte igaro dira Aranbizkarra, Aranbide eta Arantzabela auzoetako Zazpigarren Alaba auzo elkartearen eskutik Euskharan sortu zela. Urteurrena ospatzeko asmoa dute, eta egunotan eskainitako agerrialdian iragarri dute neguko aste kulturalak "sorpresaren bat edo beste" izango duela. Horrekin batera, jakinarazi dute batzorde bat sortu dutela horretarako. 

Mintza praktika bultzatzeko asmoarekin eratu bazen ere, denborarekin askotariko ekimenak antolatzen hasi zen Euskharan, hala nola, txalaparta, pandero, trikitixa, alboka eta dantza ikastaroak; informatika saioak; aitona-amonei zuzendutako euskara eskolak; helduen hezkuntza iraunkorra; ume zein gazteentzako tailerrak; eta baita denbora libreko begiraleen euskarazko formakuntza ere. Horrez gain, umeen txokoa ere badute ikasturteko larunbatetan eta aste kulturalak ere antolatzen dituzte urtean hirutan. 

Agerrialdi berean gogorarazi dute astelehenean, urriak 1, amaitzen dela aurtengo ikasturteko euskarazko kultura eskaintzan izena emateko epea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago