Erdi Arora itzuliko da Gasteizko alde zaharra

Mirian Biteri 2018ko ira. 27a, 09:19

Igandera arte, artisautzako, gastronomiako eta ostalaritzako 250 salmenta-postuk beteko dituzte kaleak.

Urteroko hitzordua dago asteburuan, Gasteizen. Alde zaharrak erdi aroko azoka hartuko du berriro ere, ostiraletik igandera bitartean. Produktuen salerosketaz gain, errementariek, zurginek, beiragileek eta okinek antzina euren lana nola egiten zuten erakutsiko dute kaleetan barrena jarriko dituzten 250 bat postuetan. Azoka girotzen ogibide ezberdinen gaineko 58 tailer eta 34 antzerki, zirku eta musika konpainia ere izango dira.

Aurtengo berrikuntzen artean, aipatzekoa da Buruileria plazan egokituko duten Erdi Aroko herrixka, edota Frai Zacarias Martinez eraikineko plazan 'Musguien' gune majikoa. Bestalde, ostiralean, 22:00etan, Orkoen etorrera izeneko ikuskizuna eskainiko dute Buruilerian.

Horra hor, egunez egun izango diren jardueren egitaraua: 

Ostirala, irailak 28:

Aihotz plaza
  • 18:00. Inaugurazio pregoia, Los Cómicos Bastardos-en eskutik, eta Erdi Aroko kalejira.
  • 19:30. Fartsak eta komediak.
  • 21:00. Airekoak, zirkua eta akrobaziak.
  • 22:00. Malabare eta su ikuskizuna.

Azoka irekita dagoen ordutegian: umeentzako atrakzioak.

Santa Maria plaza
  • 19:30. Airekoak eta giza gurpila.
  • 20:00. Hiru kulturen agertokia. Kontzertua: El Laff
  • 22:00. Formatu handiko gau ikuskizuna: "La caterva de los diablos".

Azoka irekita dagoen ordutegian: setio-makinen erakusketa, tabernak, janari-saltokiak eta umeentzako atrakzioak.

Euskaldun Berriaren Plaza
  • 19:00 eta 22:30. Fakirismo ikuskizuna. El viaje del Fakir.
  • 20.00. Dantza tribala eta fusioa. Mare Nostrum.
  • 21:00. Musika eta dantza arabiarrak.
  • 22:30. Su ikuskizuna: "El Hombre Ignífugo".

Azoka irekita dagoen ordutegian: azoka arabiarra, te-saltokiak eta janari-saltokiak.

Etxanobeko lorategia

Azoka irekita dagoen ordutegian:

  • Erdi aroko kanpamentua.
  • Kanpamentuko bizimodua, erakustaldiak, lehiak, borrokak eta hitzaldi didaktikoak Erdi Aroko arma, armadura eta artilleriari buruz.
  • Arma, armadura eta erdi aroko kirurgia tresnen erakusketa.
  • Antzinako ogibideen lantegiak.
Frai Zacarias Martinez eraikineko plaza (Martin Ttipia)
  • 18:00 - 21:30. Umeen txokoa, erdi aroko jolasak.
  • 18:00 eta 20:30. Ipuin eta kondairak.

Azoka irekita dagoen ordutegian: zaldunen eskola, "musgui"-en herria eta umeentzako atrakzioak.

Goiuri plaza

Azoka irekita dagoen ordutegian: tabernak eta janari-saltokiak.

San Migeleko balkoia
  • 20:30. Akrobazia eusteak eta zirkua.
  • 22:00. Malabareak eta suak.

Azoka irekita dagoen ordutegian: umeentzako atrakzioak.

Buruileria plaza
  • 21:00. Barbarian show.
  • 22.00. Orkoen etorrera.

Azoka irekita dagoen ordutegian: Herrixka matxinatua eta artisau ogibideen lantegiak.

Falerina lorategia

Azoka irekita dagoen ordutegian: tortura-tresna eta elementuen erakusketa.

Kalez kale azokan zehar

Eskola kalea
  • 17:00. La Reina Jocosa III y su corte de Bufones (Tragaleguas Teatro).
  • 17:30. Musika sefardia (Tambor Bacano).
  • 18:30. Los Pordioseros (La que tú me haces).
  • 19:00. Folk musika (Ixera).
  • 19:30. Pertsonaia ibiltariak (Saltimbankis de Sambi).
  • 20:30. Warcraft (Bestiario).
  • 20:30. Folk iberiarra. Dançabê.
  • 22:15. Ánimas de Noche (Saltimbankis de Sambi).
Santa Maria kalea
  • 17:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 17:30. Triduendes (Trip Malabart).
  • 18:00. Sor Violeta (La Troupete del Luisete).
  • 18:30. Siringe, La Nayade (Kabayla Zingary).
  • 19:00. El comandante os convoca (Wyrdamur).
  • 19:15. Su Real Majestad, el Príncipe Lutecio (Zircus Divinorum).
  • 19.30. El alquimista. (Zircus Divinorum).
  • 20:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 20:00. El cuerpo y la mente (Saltimbankis de Sambi).
  • 20:30. Caballero y escudero (La que tú me haces).
  • 21:00. Musika sefardia (Tambor Bacano).
  • 21:15. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 21:30. El rastro de la magia (Artemis Teatro).
  • 22:15. Partimos a las nuevas invasiones (Wyrdamur).
Frai Zacarias Martinez
  • 17:00. Arlekines y Arkelocos (Zircus Divinorum)
  • 17:15. Folk musika (Ixera).
  • 17:30. Medievo Oscuro (Saltimbankis de Sambi).
  • 17:45. La puerta del bosque (Artemis Teatro).
  • 19:00. El Fraile Marcelino (La Troupete del Luisete).
  • 19:30. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 20:00. La llamada del cuerno (Wyrdamur).
  • 20:30. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 20:45. La escapada real (Magna Caput).
  • 21:30. Zaira, Bailarina Árabe (La Troupete del Luisete).

 

Larunbata, irailak 29:

Aihotz plaza
  • 12:00, 17:30 eta 20:00. Fartsak eta komediak.
  • 12:30 eta 19:00. Erdi Aroko Folka.
  • 13:30, 18:15 eta 21:00. Airekoak, zirkua eta akrobaziak.
  • 22:00. Malabare eta su ikuskizuna.

Azoka irekita dagoen ordutegian: umeentzako atrakzioak.

Santa Maria plaza
  • 12:30, 14:30 eta 17:30. Airekoak eta giza gurpila.
  • 20:00. Hiru kulturen agertokia. Kontzertua: Ixera.
  • 22:30. Formatu handiko gau ikuskizuna: "El aquelarre pagano".

Azoka irekita dagoen ordutegian: setio-makinen erakusketa, tabernak, janari-saltokiak eta umeentzako atrakzioak.

Euskaldun Berriaren Plaza
  • 12:00, 18:00 eta 20.00. Munduko musika etnikoak. Mare Nostrum.
  • 13:00, 19:00 eta 22:30. Fakirismo ikuskizuna. El viaje del Fakir.
  • 14:00, 17:00 eta 21:00. Musika eta dantza arabiarrak.
  • 19:30. Sufien Birak.
  • 22:30. Su ikuskizuna: "El Hombre Ignífugo".

Azoka irekita dagoen ordutegian: azoka arabiarra, te-saltokiak eta janari-saltokiak.

Etxanobeko lorategia
  • 12:00. Ezkontza judua.

Azoka irekita dagoen ordutegian:

  • Erdi aroko kanpamentua.
  • Kanpamentuko bizimodua, erakustaldiak, lehiak, borrokak eta hitzaldi didaktikoak Erdi Aroko arma, armadura eta artilleriari buruz.
  • Arma, armadura eta erdi aroko kirurgia tresnen erakusketak.
  • Antzinako ogibideen lantegiak.
Frai Zacarias Martinez eraikineko plaza (Martin Ttipia)
  • 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:30. Umeen txokoa, erdi aroko jolasak.
  • 11:30, 13:00, 18:00 eta 20:30. Ipuin eta kondairak.
  • 12:30, 18:30 eta 19:30. Erdi Aroko txotxongiloak umeentzat.

Azoka irekita dagoen ordutegian: zaldunen eskola, "musgui"-en herria eta umeentzako atrakzioak.

Goiuri plaza
  • 14:30 eta 22:00. Erdi Aroko musika.

Azoka irekita dagoen ordutegian: tabernak eta janari-saltokiak.

San Migeleko balkoia
  • 12:30 eta 18:00. Pertsonaia mitologikoen ikuskizunak.
  • 13:30. Akrobazia eusteak eta zirkua.
  • 22:00. Malabareak eta suak.

Azoka irekita dagoen ordutegian: antzinako lanbideen lantegiak eta umeentzako atrakzioak.

Buruileria plaza
  • 12:00, 19:00 eta 21:00. Barbarian show.
  • 13:30 eta 18:00. Zaldunen erronka.
  • 22.00. Orkoen etorrera.

Azoka irekita dagoen ordutegian: Herrixka matxinatua eta artisau ogibideen lantegiak.

Falerina lorategia

Azoka irekita dagoen ordutegian: tortura-tresna eta elementuen erakuske.

Kalez kale azokan zehar

Eskola kalea
  • 11:30. Barbarie (Saltimbankis de Sambi).
  • 12:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 12.30. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 13:00. A golpe de bombo (Wyrdamur).
  • 13:30. Malabareando (Saltimbankis de Sambi).
  • 14:00. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 17:00. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 17:30. Musika sefardia (Tambor Bacano).
  • 18:00. Erdi aroko musika (Dagaz).
  • 18:30. Farina la cantarina y Sultán su mono talismán (La que tú me haces).
  • 20:30. Warcraft (Bestiario).
  • 20:30. Folk iberiarra (Dançabê).
  • 22:15. Ánimas de Noche (Saltimbankis de Sambi).
Santa Maria kalea
  • 11:30. Musika sefardia (Tambor Bacano).
  • 12:00. Triduendes (Trip Malabart).
  • 12.30. La puerta del bosque (Artemis Teatro).
  • 13:00. Triduendes (Trip Malabart).
  • 13:30. Siringe, La Nayade (Kabayla Zingary).
  • 14:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 17:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 17:30. Folk musika (Ixera).
  • 18:00. Sor Violeta (La Troupete de Luisete).
  • 18:30. Bosquejeando (Zircus Divinorum).
  • 19:30. Bufoneria (Saltimbankis de Sambi).
  • 20:30. Los Pordioseros (La que tú me haces).
  • 21:00. Siringe, La Nayade (Kabayla Zingary).
  • 21:15. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 21:30. Es rastro de la magia (Artemis Teatro).
  • 22:15. Ignis Tenebris (Saltimbankis de Sambi).
Frai Zacarias Martinez kalea
  • 11:30. Los Faunos (Bestiario).
  • 11:30. La Sota de Bastos (La Troupete de Luisete).
  • 12:00. Su Real Majestad, el Príncipe Lutecio (Zircus Divinorum).
  • 12:15. El alquimista (Zircus Divinorum).
  • 12:30. Musika eta dantza arabiarra (El Laff).
  • 13:00. El Bestiario (Bestiario).
  • 13:00. Caballero y escudero (La que tú me haces).
  • 13:15. El Fraile Marcelino (La Troupete de Luisete).
  • 13:45. La Orden de los Magos (Tragaleguas Teatro).
  • 14:00. Folk iberiarra (Dançabê).
  • 17:00. La primavera, la sangre altera (Zircus Divinorum).
  • 17:45. La puerta del bosque (Artemis Teatro).
  • 20:00. La llamada del cuerno (Wyrdamur).
  • 20:30. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 21:00. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 21:30. Zaira, bailarina árabe (La Troupete de Luisete).
  • 22:15. Musika sefardia (Tambor Bacano).

 

Igandea, irailak 30:

Aihotz plaza
  • 12:30. Prokuradore nagusiaren zina.
  • 13:30, 18:15 eta 21:00. Airekoak, zirkua eta akrobaziak.
  • 17:30 eta 20:00. Fartsak eta komediak.
  • 19:00. Erdi Aroko Folka.

Azoka irekita dagoen ordutegian: umeentzako atrakzioak.

Santa Maria plaza
  • 11:30, 17:30 eta 19:30. Airekoak eta giza gurpila.
  • 14:00. Hiru kulturen agertokia. Kontzertua: Tambor Bacano.
  • 18:30. Bisitaldia juduen auzo ohira (gonbidapenak ostiralaren 19:00ak baino lehen jaso behar dira argibide-gunean).

Azoka irekita dagoen ordutegian: setio-makinen erakusketa, tabernak, janari-saltokiak eta umeentzako atrakzioak.

Euskaldun Berriaren Plaza
  • 12:00, 18:00 eta 20.00. Munduko musika etnikoak. Mare Nostrum.
  • 13:00 eta 19:00. Fakirismo ikuskizuna. El viaje del Fakir.
  • 14:00, 17:00 eta 21:00. Musika eta dantza arabiarrak.
  • 19:30. Sufien Birak.

Azoka irekita dagoen ordutegian: azoka arabiarra, te-saltokiak eta janari-saltokiak.

Etxanobeko lorategia

Azoka irekita dagoen ordutegian:

  • Erdi aroko kanpamentua.
  • Kanpamentuko bizimodua, erakustaldiak, lehiak, borrokak eta hitzaldi didaktikoak Erdi Aroko arma, armadura eta artilleriari buruz.
  • Arma, armadura eta erdi aroko kirurgia tresnen erakusketak.
  • Antzinako ogibideen lantegiak.
Frai Zacarias Martinez eraikineko plaza (Martin Ttipia)
  • 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:30. Umeen txokoa, erdi aroko jolasak.
  • 11:30, 13:00, 18:00 eta 20:30. Ipuin eta kondairak.
  • 12:30, 18:30 eta 19:30. Erdi Aroko txotxongiloak umeentzat.

Azoka irekita dagoen ordutegian: zaldunen eskola, "musgui"-en herria eta umeentzako atrakzioak.

Goiuri plaza
  • 14:00. Erdi Aroko musika.

Azoka irekita dagoen ordutegian: tabernak eta janari-saltokiak.

San Migeleko balkoia
  • 12:30 eta 18:00. Pertsonaia mitologikoen ikuskizunak.
  • 13:30. Akrobazia eusteak eta zirkua.

Azoka irekita dagoen ordutegian: umeentzako atrakzioak.

Buruileria plaza
  • 12:00, 19:00 eta 21:00. Barbarian show.
  • 13:30 eta 18:00. Zaldunen erronka.
  • 14:00. Lehiaketen sariak banatzea: balkoiak, erakusleihoak, argazkia eta mozorroak.
  • 22.00. Orkoen etorrera.

Azoka irekita dagoen ordutegian: herrixka matxinatua eta artisau ogibideen lantegiak.

Falerina lorategia

Azoka irekita dagoen ordutegian: tortura-tresna eta elementuen erakusketa.

Kalez kale azokan zehar

Eskola kalea
  • 11:30. La Sota de Bastos (La Troupete del Luisete).
  • 12:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 12.00. Su Real Majestad, el Príncipe Lutecio (Zircus Divinorum).
  • 12.15. El Alquimista. (Zircus Divinorum).
  • 12:30. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 13:00. El Fraile Marcelino (La Troupete del Luisete).
  • 13:30. La orden de los magos (Tragaleguas Teatro).
  • 14:00. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 17:00. Erdi aroko folka (Jabartroupe).
  • 17:30. Musika sefardia (Tambor Bacano).
  • 18:30. Farina la cantarina y Sultán su mono talismán (La que tú me haces).
  • 20:30. Warcraft (Bestiario).
Santa Maria kalea
  • 11:30. Musika sefardia (Tambor Bacano).
  • 12:00. Triduendes (Trip Malabart).
  • 12.30. La puerta del bosque (Artemis Teatro).
  • 13:00. Triduendes (Trip Malabart).
  • 13:30. Siringe, La Nayade (Kabayla Zingary).
  • 14:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 17:00. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 17:30. La puerta del bosque (Artemis Teatro).
  • 18.30. Sor Violeta (La Troupete de Luisete).
  • 20.30. Los Pordioseros (La que tú me haces).
  • 21.00. Siringe, La Nayade (Kabayla Zingary).
  • 21.15. Folk de la rivera (Bogdan).
  • 21.30. El rastro de la magia (Artemis Teatro).
Frai Zacarias Martinez
  • 11:30. Los Faunos. (Bestiario).
  • 12:00. A golpe de Bombo (Wyrdamur).
  • 12:30. Musika eta dantza arabiarrak (El Laff).
  • 13:00. Caballero y escudero (La que tú me haces).
  • 13:30. Folk musika (Ixera).
  • 17:00. Arlekines y Arkelocos (Zircus Divinorum).
  • 17:30. Folk musika (Ixera).
  • 20:00. La llamada del cuerno (Wyrdamur).
  • 20:30. Folk iberiarra (Dançabê).
  • 21:30. Zaira, bailarina árabe (La Troupete de Luisete).
  • 22:00. Partimos a nuevas invasiones (Wyrdamur).

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide