Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, genero indarkeria delitu baten ustezko egilea izateagatik, bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta; Alde Zaharrean partekatzen duten etxebizitzan jazo zen erasoa.
Udaltzaingoak azaldu duenez, 092ra egindako dei batek eman zuen egoeraren berri. Biktimak zauriak zituen aurpegian, eta gizonak eztabaidan eraso egin ziola adierazi zuen. Udaltzaingoaren patruila batek gizona aurkitu eta atxilotu zuen, etxetik alde egin baitzuen, eta epaitegiaren esku utzi dute gaur goizean.