Gizon bat atxilotu dute, genero indarkeria leporatuta, emaztea jotzeagatik

Erredakzioa 2018ko ira. 24a, 14:12

Adin txikiko alabaren aurrean jo zuen gizonak emaztea.

Udaltzainek 30 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria delitua leporatuta. 092 telefonora eginiko deiak ohartarazi du familiarteko liskar baten ondoren gizon batek emazteari eraso egin diola, adin txikiko alabaren aurrean. Gizona atxilotu eta epaitegietara eraman zuten poliziek.

Beste alde batetik, igandean goizean, 21 urteko neska gazte bat atxilotu zuten udaltzainek eraso matxista bati aurre egiteko, gizon gazte bat kolpatu zuelako. Foru kalean atxilotu zuten neska, lesio-delitua leporatuta. Atxilotutakoarekin zeuden neskek poliziei azaldu zietenez, momentu batean bi mutil gazte hurbildu ziren haiengana eta piropoak esaten hasi ziren; irainduta sentitu ziren, eta neska bat mutil gazte batekin borrokatzen hasi zen. Liskarrean mutilak muturreko bat jaso zuen aurpegian. Diligentziak egin ostean, aske geratu zen emakumea.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide