Zazpi film eta hiru lantegi eskainiko dira Zinema Gaur zikloaren III. edizioan

Erredakzioa 2018ko irailaren 24a

Urriaren 8an hasiko da udazkeneko programa.

Montehermoso kulturuneko ohikoaz bestelako zinema zikloak, Zinema Gaur zikloak, urriaren 8an ekingo dio udazkeneko programari, eta abenduaren 3ra arte zazpi film eta hiru lantegi eskainiko ditu. Hurrengo bi hilabeteetan, Montehermoson izango dira, besteak beste, Marina Lameiro, Cristobal Fernandez, Diana Toucedo, Ana Schulz, Erik Bullot eta Adriana Vila zinegileak.

Lantegietan izena emateko epea zabalik da; 945-16 18 30 telefonora deituz edo info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz egin daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago