Atzo iluntzean izan zen ezbeharra, beste korrikalari batzuekin batera Gasteizen entrenatzen ari zela. Olarizuko zebra-bide batetik pasatzen ari zen korrikalaria, eta autoak ez omen zuen ikusi.
Txagorritxuko ospitalera eraman zuten kolpearen ondorioz. Medikuek jakinarazi dutenez, hainbat traumatismo eta lau saihets-hezur ditu apurtuta.