Udalak Okupatu Gasteiz eguna debekatu duela salatu dute antolatzaileek

Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 14:20
Okupatu Gasteiz eguna aurkezteko eginiko agerraldia. /Alea

Datozen egunetan azalpen gehiago emango dituzten arren, "zentsura politikoagatik" izan dela nabarmendu dute.

OkupaTu Gasteiz dinamikak datorren urriaren 6rako ekintzez betetako eguna zuen prest: Zea Mays edo Trikoma taldeen kontzertuak, txikientzako jolasak, herri bazkaria, kale animazioa, tailerrak, jolasak, DJak, herri azoka... Egun horren helburua Hala Bedi -35 urte-, Gaztetxea -30 urte-, Auzolana -10 urte- eta Errekaleor -5 urte- eragileen urteurrena ospatzea zen, baina antolatzaileek salatu dutenez, Udalak "debekatu" egin du jaialdia.

Aurkeztu bezain laster, Gasteizko udaletxetik dei bat jaso zutela adierazi dute antolatzaileek, "egun hori ez zela ospatuko iragarriz, besteak beste, aitzakiak jarriz dinamikaren izenarekin". 

Datozen egunetan azalpen gehiago emango dituzten arren,  "zentsura politikotzat" jo dute Gorka Urtaran alkatearen jarrera: "Plan tekniko guztia ondo zegoen, eta baimenak 2018ko apiriletik zeuden eskatuta eta onartuta".

Dinamikako kideak hurrengo urriaren 6an zer egin erabakitzen daude, baina OkupaTU Gasteiz Eguna egon, egongo dela adierazi dute. "Datozen egunetan agerraldia eskainiko dugu hedabideen aurrean, adostutako azaltzeko, eskubide urraketa salatzeko, Udalarekin izandako negoziaketaren berri emateko eta urriaren 6ko behin betiko planteamendua azaltzeko". 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide