Epaileen aurrean pasa dira gaur goizean, atzo, Arana eta Salburua auzoetan hurrenez hurren, Udaltzaingoak atxilotu zituen bi gizon. 39 urteko gizonezkoaren kasuan, emakumeak salatu zuen bikotekideak masailekoa eman ziola. 33 urteko atxilotuak, berriz, hainbat kolpe eman zizkion emakumeari. Hasiera batean, emakumeak erasoa ukatu bazuen ere, azkenean aitortu zuen gizonak jo egin ziola.