Euskal musikaren omenezko 'Amoria' ikuskizunean parte hartuko du Carlos Menak

Erredakzioa 2018ko ira. 11a, 13:11

'Amoria' ikuskizunaren aurkezpeneko irudi bat. / Gasteizko Udala

Principal Antzokiaren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan izango da emanaldia, ostegun honetan.

Principal antzokiaren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Amoria ikuskizuna eskainiko dute ostegunean, 20:30ean. Euskal musika omentzeko ikuskizuna da, eta besteak beste, Carlos Mena kontratenor gasteiztarrak parte hartuko du. Harekin batera izango dira Katia eta Marielle Labeque pianoforte eta piano-jotzaileak, Elena de Murgia Urreta viola da gamba jotzailea, eta Thierry Biscary, Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Eñaut Elorrieta eta Ander Zulaika. Zuzendaritza Easo Eskolaniako zuzendari Gorka Mirandaren esku dago.

Hainbat musikagileren obrak entzun ahal izango dira: Antxieta, Maurice Ravel, Alberto Iglesias, Jesus Maria Guridi, Pablo Sarasate, Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte eta Thierry Biscaryrenak, besteak beste. Instrumentu klasikoak eta tradizionalak nahasten dira ikuskizun honetan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago