Genero indarkeria delitua leporatuta atxilotu zuen atzo Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko gizon bat Judimendiko parkean, eta gaur goizean epailearen aurrera eraman du.
092 telefonora eginiko dei batek eta zerbitzutik zegoen polizia batek ohartarazi zuten gizon bat eta emakume bat eztabaida bizian ari zirela; une batean gizonak emakumea iraindu eta zapata batekin kolpatu zuen. Judimendiko parkera hurbildu zen polizia-patruilaren aurrrean gazteak ukatu zuen emakumeari eraso egin ziola. Emakumeak ez zuen salaketa aurkeztu nahi izan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.