Apasos elkarteak ohartarazi du orratzez betetako saltxitxak agertu direla Mendizabala eta Lasarte inguruetan, eta txakurren jabeei kontuz ibiltzeko eskatu die.
Salaketaren harira, Irabazik Poliziaren zaintza areagotzeko exijitu du, eta holako kasuak ekiditeko protokolo zehatzaren beharra dagoela nabarmendu du: "Oso kasu larriak dira, eta udal gobernuak ezin du beste alde batera begiratu, ez animalien segurtasunagatik bakarrik, inguru horietan ibiltzen diren nagusien eta haurren segurtasuna ere jokoan dagoelako baizik".